XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

MEZA ERDIRAKO

Behin batean Andra Marik bere sabelean eraman zuen Kristo, berbera, agurtu dugu aldare gañean.

Ama Birjiñak, bere biotzaren ixillean agurtzen zuen bezelaxe agurtu dezagun guk ere gurean.

Orain lañopean bezela ikusten duguna, egunen batean aurrez-aurre ikus dezagula.

JAUNARTU AURRETIK

Jaunartzean jarri gaitezen Andra Mari bezelaxe aingeruak Kristoren Ama izango zala adierazi zionean.

Berak bezela esan zagun: Ona emen ni; santutu nazazu.

JAUNARTZE ONDOREN

Eukaristi au gure Piztuerako bidea dedilla.

Amak ekarri zigun Semeak alkartu gaitzala zeruan Amarekin.

BUKAERAKO

Zeruan da batez ere Mari guztion Ama.

Kanako eztaietan bezelaxe gure bearren zai dago.

Eskatu dezaiogun zaitu gaitzala gehiegi urrutiratu gabe.

Hemen erbestean bizi geranok ez dezagula ukatu gure Ama.

Nun-nahi eta noiz-nahi maite dezagun gure Ama eta maitearazi.

SAINDU GUZIEN JAIA

Gaurko Liturkizuna, pake eta uste oneko liturkizuna da.

Liturkizun pozgarririk baldin bada, gaurko hau dugu hori.

Itxaropena dakarren guzia dugu berez alaitsu eta pozgarri.

Gu ere gure aurretik joan zaizkigun hoiekin egunen batean alkartuko geralakoak pozten gaitu.

Saindutasun hortara Irixteko biderik eta indarrik egokiena dugu eukaristia; eukaristia, ordea, ez da indar hutsa, saindutasun agiria ere ba da.

Beraz, hasieratik, aztertu dezagun gure bizitza, eta eukaristia hasi aurretik, gure bekatuen damua lortu zagun.

OTOITZA

Eskatu dezaiogun zeru-lurren Aitari, argitu eta indartu gaitzala gure aurretik joan zaizkigunen merezimenduz saindutasun bidean ez gelditzeko.